Euskaraldia Lizarraldean zertan da? Iraila-urritik azarora jauzi

Azarora sartu berri gara eta aste hauetako erronkak ez dira makalak izan. Hilabeteotan galtzak bete lan izan dituzte eskualdeko Euskaraldia batzordeek eta horren erakusgarri izandako hainbat mugarriak.

Irailari gogotsu ekin genion, 20an Lizarraldeko 11koaren bideoa aurkeztu genuen, 21ean Iruñeko Zentral Kafean Euskalerria irratiko irratsaio berezian izan ginen, Euskaraldia Galan, 22an Desioen Zuhaitza loratu genuen Lizarran, 26an eta 27an aurkezpen bana egin genuen Oteitzan eta Villatuertan.

Urriarekin batera gonbidatu berezi eta preziatua izan genuen, 4an Porrotx hurbildu zitzaigun Allotzera eta 6an prestakuntza saioa jaso genuen Burlatan. Hurrengo egunetan gazteak izan ziren protagonista, urriaren 6an Arellanoko Gazte Egunean ibili baitzen photocalla eta 9an aurkezpena egin baikenuen “BHI Lizarraldea”-ko ikasle eta irakasleekin izan ginen eta 20an Lizarraldeko lehen prestakuntza saioa eskaini genuen; gainera, egun berean aurkeztu zen Euskaraldiaren bideoklip ofiziala.

Azkenik, urri amaieran jakin izan dugu jada gainditu dugula 2017ko Euskararen Maratoiaren langa, urriaren 29rako 271 Ahobizi eta Belarriprestek eman baitzuten izena Euskaraldian eta, urriarekin amaitzeko, informazio postua jarri genuen Allotzeko Neu’e Buruben kontzertu-pintxopotean eta Bota Peñak antolaturiko afarian.

Eta zer esan azaroaz, bada, poliki poliki egutegia argitzen ari dela. Honela, datorren azaroaren 14 eta 16an prestakuntza saio berriak izanen dira, asteazkenekoa bikoitza, Ahobizi / Belarriprest eta ostiralekoa, aldiz, Belarriprestei zuzenduta. Bestalde, Euskaraldiaren 11 egun horietako agendan bi ekintza iragarri dira: Azaroaren 24an “Baga,Biga,Higa” arratsalde-gaua Deierrin, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezekin, eta azaroaren 29an Literatura Solasaldia Garikoitz Goikoetxearekin, Euskara, irabazteko bidean liburuaren gainean.

Hemen irail-urriko argazki galeria (klikatu gainean ikusi ahal izateko)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena