Ostegun goiz honetan Lizarraldeko 11ko titularraren bideoa sareratu dute. Bertan topatuko ditugu Lizarra, Arbeitza, Abartzuza eta Eultzen Ahobizi eta Belarriprest arituko diren lagunak. Adin, genero, itxura… anitzeko lagunak izanagatik badugu komunean zerbait.
Entzun zer duten esateko Mariak, Imanolek, Leirek, Pilik, Iñigok, Andreak, Maiderrek, Karlosek, Inesek, Aitanak eta Xabierrek. Motiboak, erronkak, hausnarketak… lau minutotan trinkotutako mezu sendoa igortzen digute hamaika lagun hauek. Esker mila guztioi!
Lizarraldeko 11ko titularra:
Uztaileko spot-a, Ez izan zalantzarik, hurbildu euskaraz:
[…] 20an Lizarraldeko 11koa aurkeztu genuenIrailaren 21ean Iruñeko Zentral Kafean Euskalerria […]
[…] gogotsu ekin genion, 20an Lizarraldeko 11koaren bideoa aurkeztu genuen, 21ean Iruñeko Zentral Kafean Euskalerria irratiko irratsaio berezian izan ginen, […]