Kotarro aldizkariak 2007ko ekainean ekin zion bideari Lizarraldean eta, bereziki, Lizarran. Garean euskara elkartearen ekimen honek ordutik hona 60 zenbaki argitaratu ditu, normalean urtean lau. Aldizkaria doakoa da eta finantza iturri ditu, besteak beste, tokiko hainbat negozioren iragarkiak, Garean euskaldunon elkarteak jasotzen dituen diru-laguntzak eta elkarteak berak dituen bazkidetze kuotak.
Inprimatze bakoitzean 700 ale inguru kaleratzen dira eta hiru bidetatik banatzen dira: Batetik, 240 aldizkari inguru posta arruntez; bestetik, Lizarrako hainbat leku publikotan banatzen da (kiroldegia, tabernak, liburutegia, Gaztetxea, elkarteak, sindikatuak, aldizkariko iragarki jartzaileak…); eta azkenik euskalgintzako kideen artean kopuru handiagoak: euskaltegia, Ikastola eta eskola publikoak. Aldizkari-alearen sortze prozesua ezagutu nahi? Ikusi Kotarro 30.
Orrialde honetan argitaratutako Kotarro guztiak dituzue, urteka antolatuta. (klikatu irudien gainean aldizkariak irakurtzeko)