• Zinema: Gungo eta harpetar jokoak

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Azaroaren 8an, igandearekin, animazio zinema euskaraz: Gungo eta harpetar jokoak. Sarrerak eta ordutegian Los Llanos Kulturagunean. Sinopsia: Gungo tribuko kide ahulena da, baina buruzagiaren semea denez, etorkizuna ziurtatuta duela uste du. Hala ere, boterea eskuratu nahi duten matxinoek traizionatu eta lur babesgabe batera erbesteratzen dute. Bizirauteko eta konplota agerian uzteko, bere barne-indarra aurkitu, moldatu gabeko […]

  • “Gaupasa Kluba” Irati Jimenez eta Mikel Sotorekin

    Azaroaren 20an, 19:00etan, Irati Jimenezen “Gaupasa Kluba” ipuin-liburuaren aurkezpena Ino liburudenda-paperdendan. Iratirekin batera Mikel Sotok parte hartuko du. Durangoko Azokak Zu non, Han da! ekimenarekin jarraitzen du eta ohi bezala Ino liburudendara ekartzen du idazle bat. Gaupasa Kluba, Irati Jimenezen lehendabiziko ipuin-liburua, literaturaren aldeko maitasunezko manifestu bat da, maitasunaren aldeko manifestu literario bat. Literaturak iluntasunaren […]

  • Txokolipuinak

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Azaroaren 26an, ostegunarekin, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2. Txokolipuinak denboraldia 2026-2027: Urriaren 22an, Gau Beltza gaiarekin Azaroaren 26an Urtarrilaren 28an Otsailaren 25ean Martxoaren 18an Apirilaren 29an Maiatzaren 27an

  • Bertso afaria

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    San Andres ferien ostiralean, ohi bezala, Bertso afaria antolatuko du Lizarraldeko bertso taldeak: Bota Peñan 21:30ean.

  • Lizarran Kantuz

    Azaroaren 28an Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroatik abiatuta

  • Haurrentzako itzal antzerkien laborategia

    Gure Hizkuntza

    Abenduaren 16an, asteazkenarekin, haurrentzako itzal antzerkien laborategia: Irudimenaz sortu, jolastu eta garatzeko aukera ezin hobea. Gorputzaz zein objetuez baliatuz, elkarrekin, gure argia itzalen magian bilatuko dugu. Noiz: abenduak 16, asteazkena, 17:00 Non: Gure Hizkuntza Elkartean Iraupena: Ordu eta erdi. Adin tartea: 5-12 urte. Edukiera mugatua, izen ematea aurrerago irekiko da. Konpainia: ZURRUNKA TEATROA. Antolatzailea: Garean […]

  • Helduentzako bakarrizketa: Taxi

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Abenduaren 17an, Bota Peñan, TAXI antzezlan laburra Miker Martinezekin, Donostiako Poltsiko Antzerki Saria 2026 Noiz: abenduak 17, osteguna, 19:00etan. Non: La Bota Peñan. Iraupena: 40 min. Egilea: Idoia Garzes. Aktorea: Mikel Martinez (Tartean Teatroa). Tartean teatro. Antolatzaile: Garean. Laguntzaile: Bota Peña Sinopsia: Ofizioaren ajeek nazkatuta, TAXIA haizea hartzera bidaliko lukeen taxilaria. Edo ez... Maitabera da […]

  • Gabonetako antzerkia

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Udalak antolatuta, abenduaren 29an Gabonetako familia-antzerkia eskainiko da Los Llanos Kulturagunean. Antzezlana eta ordutegia oraindik argitzeko.