“Euskara irabazteko bidean” Irakurle Klubaren proposamena Euskaraldirako

Euskaraldi garaian erronka eremu pertsonalean gauzatzea helburu bada ere, geure bizitza arruntean, zenbait jarduera izanen dira elkartzeko aitzakia edo eskainiz. Haietako batzuk ohikoak izanen dira, Txokolipuinak, Kultur Errota emankizuna, Irakurle Klubaren saioa, Ferietako bertso afaria… eta beste batzuk ez horren ohikoak. Kasu jakin batzuetan, gainera, ohiko saioa berezi bilakatu nahi izan da.

Irakurle Klubak, kasu, azaroko liburuaren berri eman du eta iragarri autorea ere ekarriko duela. Liburuak eta garaiak bat etorriko dira bete betean: Garikoitz Goikoetxearen “Euskara irabazteko bidean“.

Hitzordua: Azaroak 29, osteguna, Lizarrako liburutegian. Gonbidatua: Garikoitz Goikoetxea. Solasgaiaren abiapuntua: “Euskara irabazteko bidean” liburua.

“Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena