Azaroaren 20an Gaupasa Kluba Ino liburudendan

Azaroaren 20an, 19:00etan, Irati Jimenezen “Gaupasa Kluba” ipuin-liburuaren aurkezpena Ino liburudenda-paperdendan. Iratirekin batera Mikel Sotok parte hartuko du.

Durangoko Azokak Zu non, Han da! ekimenarekin jarraitzen du eta ohi bezala Ino liburudendara ekartzen du idazle bat.

Gaupasa Kluba, Irati Jimenezen lehendabiziko ipuin-liburua, literaturaren aldeko maitasunezko manifestu bat da, maitasunaren aldeko manifestu literario bat. Literaturak iluntasunaren erdian argia egiteko duen botereari egindako omenaldi bat. Maitasunaren eta bizi garen bitartean, bizirik mantentzen gaituen guztiari egindako gorazarre bat. Liburua Erein argitaletxeak argitaratu du eta 248 orrialdek osatzen dute.

Sinopsia: Gaupasa Klubean sartzeko gonbita onartzen duten irakurleek unibertso oso bat topatuko dute liburu honetan. Gaupasa egingo dute Luziferrekin eta gauez paseatuko dira Luis Cernudarekin, Albaniaren konkistaren lekuko izango dira, eta Gabriel Arestiren jaiotzaren testigu, rockaren legenda baten aingeru guardakoaren istorioa entzungo dute, eta Eibarko Winchester familiarena.

 

Aurreko artikuluaD eredu berriak irekiko dira 2027an?