Euskaraldia bideoklipa: “Hartu kontrola, aukeratu rola”

Ostiralean argitaratu zuten Euskaraldiaren bideoklip ofiziala; Abestia Las Tea Party dj’s (musika), La Basu (hitzak eta ahotsa), Ines Osinaga (ahotsa eta musika) eta Maddalen Arzallus (hitzak) ondutako lanaren fruitua da eta bideoklipa (egileak elkartu eta irudiz hornitu) eta Unai Mimenza (Grabazioa eta masterizazioa) arduratu dira.

Musikaren eremu ezberdinetako ibilbide luzeko sortzaileek osatua, “Lau ardatz ditu abestiak: bertsotik, soinu tradizionaletik, Rap-etik eta elektronikaren baliabide digitaletatik edaten du. Anitza hasiera-hasieratik: lau sortzaileak eremu soziolinguistiko ezberdinetatik sortutakoak dira eta harreman ezberdina izan dute euskararekin baita ere.”

Hemen Hartu kontrola, aukeratu nola bideoklipa ikusgai:

Aurreko artikuluaGiro bikaina ostiraleko Euskaraldirako prestakuntza saioan
Hurrengo artikuluaBEHINGOZ mobilizazioa larunbatean. Lizarraldetik bultza