Ostiralean hamabost lagun aritu ginen Ahobizi eta Belarriprestendako lehen prestakuntza saioetan, Frai Diego Kultur Etxea Euskaraldiko erdigune bilakatu zen egun batez. Nahiz eta arazo teknikoak direla medio ezin izan genuen Belarriprest saioa eskaini, Ahobiziena bai burutu zela.
Kontuan izanik saioa ostiralean eginen zela, aste osoko nekea kontuan hartuz tailer arina eta laburra egiten saiatu ginen. Euskaraldiaren 11 egunetako erronketarako ahalik eta prestatuen egoteko hausnarketa kolektiboa bilatu genuen, esperientzia pertsonaletik abiatuta emozioak partekatu eta egoera ezberdinei irtenbideak bilatzen saiatu ginen. Estres linguistikoaren eta biziberritzearen kontzeptuak, aurreiritziak eta lehen hitzaren garrantzia, zenbait egoeraren eta elkarrizketa elebidunen entseguak, asertibitatea… tresna izan genituen giro alai eta lasaian bizi izan genuen tailerrerako.
Saioari ekiten, elkar ezagutzenElkarrizketa elebidunak entsaiatzen
Jolasa, elkarri laguntza eta hausnarketa, denak bat!
Talde argazkia saioa agurtzeko
Euskaraldiaren bideoklip ofiziala, prestakuntzan bertan aurkeztua:
[…] guztiak bezala, ezarritakoak aldatzea kostatzen da eta, horregatik, prestakuntza saioak (joan den urriaren 19koa kasu) eta aholkuak eskainiko dira. Honako honetan Euskaraldiaren webgunean argitaratu […]
[…] aurkezpena egin baikenuen “BHI Lizarraldea”-ko ikasle eta irakasleekin izan ginen eta 20an Lizarraldeko lehen prestakuntza saioa eskaini genuen; gainera, egun berean aurkeztu zen Euskaraldiaren bideoklip […]
[…] bezala, jada ezarrita daudenak aldatzea kostatzen da eta, horregatik, prestakuntza saioak (joan den urriaren 19koa kasu) eta aholkuak eskainiko […]