Garean Euskaldunon Elkartea Lizarra eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da. 2007an eratu genuen eta ordutik euskararen normalizazioa dugu xede nagusia, eta horretarako erabilera sustatuko duten eremu-jarduera elebakarrak sortzea eta euskal hiztunen komunitatea handitu eta trinkotzea.
Honela, gure ikuspegian lau ardatz ditugu: (1) Euskararen eta elebakartasunaren sustapenerako langileak izan nahi dugu. (2) Lizarra eta Estellerriko euskaldunentzat elkarte erreferentea izatea. (3) Bertako euskararen aldeko indarren bilgunea izan nahi dugu. (4) Eragin esparru berdineko elkarteekin lan egin nahi dugu, Topagunea gure erreferentzia izanik.
Honela, hamaika proiektu abiatu ditugu eta abiatzen ari gara Garean elkartean, besteak beste lizarbeibar.wordpress.com bloga eta Kotarro aldizkaria. Aldizkaria Gareanekin batera abiatu zen 2007an Kotarro 0 zenbakiarekin, eta urtero 4 zenbaki argitaratu ohi ditu 700 bat aleko tiraldiarekin (Kotarroren 30. alean aldizkariaren sortze prozesua). Bloga aldiz 2012ko irailean abiatu zen “Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak Lizarran” albistearekin.
2017an aspaldiko ideia gauzatu genuen eta Kotarro markaren inguruan bateratu ditugu Lizarrako eta Lizarraldeko hedabide hauek: Kotarro aldizkaria, kotarro.eus webgunea, facebook orria, twitter kontua, youtube kanala eta flickr argazki bilduma.
Kotarro aldizkaria (2015eko bideoa):
Garean Elkartea (2016ko abenduko erreportajea):
Oharra: Garean Euskaldunon Elkarteak ez du inolako ardurarik hartzen, Kotarro aldizkarian, kotarro.eus webgunean edo beste Kotarro hedabideetan (facebook, twitter, youtube eta flickr) agertzen diren artikuluen, bideoen edo argazkien edukiaren gainean, egileena baita bere osotasunean. Edozein kexa, iradokizun, galdera edota zuzenketa egin nahi baduzu: info@kotarro.eus
Kotarroren babesleak ditugu Estella-Lizarrako Udala, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Irantzu euskara zerbitzua: