Euskaraldiaren atarian gaude eta Lizarraldean era ezin hobean ekinen diogu 11 egun hauei; gau ahaztezina proposatzen dizuegu azaroaren 24an, larunbatarekin, Zurukuaingo Aroa upategian (Deierri).
- 19:00etan Euskaraldiaren abiatzea.
- 19:30ean Baga, Biga, Higa hitzaldi kantatua Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin.
- 21:00etan bisitaldi gidatua upategian.
- 22:00etan afaria (hemen menua).
Afariko txartelak 16 euro dira, eta honako lekuetan har daitezke: Jubilatuen Taberna (Abartzuza), Rebote taberna (Villatuerta), Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzua (Aritzala) eta euskaltegia (Lizarra). Txartelarekin batera bigarren platera aukeratu beharko da. Ekitaldiak edukiera mugatua izanen du.
Baga, Biga, Higa hitzaldi kantatua Arangurenen:
[…] hormirudia margotu… eta Abartzuzan familia-festa txikia), eta ekitaldietako bat izan genuen “Baga, Biga, Higa” gaua Aroa upategian azaroaren […]