Marokon Kaiakin, Xabier Morras

Azaroak 6, asteartea, diaporama eta solasaldia Xabier Morrasekin: Marokon Kaiakin. 20:15ean Maria Vicuña gazteriaren etxean.

Ahanesal ibaia Taghia-tik eta M’Goun mendigunetik isurtzen da. Urak harroak dira, aparteko lekua, arroila ezkutu eta sakonetan barrena harkaitzen eta uraren mundura garamatza, 50 kilometro pasa dituen jaitsiera guztiz azkarra.

Melloul ibaia Ilmichil-en jaiotzen da eta aurreneko bi egunetan Melloul-en arroila gorrian zehar jaitsiko gara. Jaitsierak 100 km baino gehiago ditu, ur zurrunbilotsuak, arroilak, haranak eta berebereen herrixkak zeharkatuz, Ahanesal ibaiarekin bat egin arte “La Catedral”-en.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena