Gainditu dugu Maratoiaren izen ematea. Lizarra eta inguruko Euskaraldian 271 Ahobizi eta Belarriprest

Azaroan sartzeko egun gutxi falta direla, Euskaraldiko izen emateak gainditu du 2017ko Euskararen Maratoian lorturiko konpromiso maila: Euskararen Maratoian 242 Ahobizi eta Belarriprestek eman zuten izena. Euskaraldian aldiz, urriak 29 dituen honetan, 271 lagun gara jada. Gainera, kontuan hartu behar da Euskararen Maratoian Ahobizi eta Belarripresten erdia inguruk asteburuan bertan eman zutela izena.

Une honetan, izena eman dugunon datu batzuk:

  • Ahobiziak %75,3 dira eta Belarriprestak %24,7.
  • Lizarran %76,8-k eman dute izena eta Deierrin %10,7. Villatuertan eta Oteitan %3,3na eta besteak Abartzuza, Lezaun eta Jaitzen.
  • Emakumeak %60,5 dira.
  • Batezbesteko adina 35 urte dira, baina nabarmentzekoa da izena emandako 56 lagunen adina hogei urtez azpikoa dela.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena