Gaur hasi da 2019ko Irakurri, Gozatu eta oparitu, IGO, egitasmoa. Euskarazko irakurketa sustatzeko programa. Gaur hasita eta maiatzaren 31 arte parte hartzeko aukera duzue. % 35eko beherapen txartelak eta euskarazko liburuetan gastatzeko 30 euroko zozketak egongo dira. Azken urteotako zozketetako irabazleak honakoak izan ditugu:
- Ugarreko Artea (12 urte) eta Lezaungo Maddi (7 urte) izan ziren 2018ko saridunak
- 2017koak, aldiz, Villatuertako Ariane (2 urte) eta Lizarrako Maider (8 urte)
- Eta 2016koak Lizarrako Nerea (9 urte) eta Lizarrako Maialen (4 urte).
Egitasmo honek helburu du euskarazko liburuak irakurtzea, atseginez eta liburutegi publikoak erabiliz. Adin guztietako irakurleen parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak ematearekin batera, gure inguruko norbaiti liburu bat opari eman diezaiogun. Nola?
1) Irakurri. Horretarako, liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.
2) Gozatu. Liburua irakurri eta itzultzerakoan, fitxa labur bat beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen dizu, hitzartutako liburu denda batean erabiltzeko. Euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emanen dizu.
3) Oparitu liburu bat lagun bati, senide bati, edo zeure buruari.
Anima zaitez eta parte hartu!!!!