Irakurri, Gozatu eta Oparitu amaitu berri: Maiatzeko sariduna

Euskarazko irakurzaletasuna, literatura eta liburutegien erabilera sustatzea helburu dituen IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU izeneko egitasmoa amaitu da. Egitasmo hau martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte egon da martxan Lizarran, besteak beste, Nafarroako hainbat herri eta Iruñeko liburutegietan, eta ekainaren 15era arte liburu dendetan, koordinazioan GAREAN eta Euskaltzaleen Topagunea ari direlarik.

Erosketa txekea duzuenok ez galdu aukera eta probestu ezazue ekainak 15 baino lehenago erabiliz gero % 35eko beherapena!

Bestalde, I.G.O. kanpainaren baitan 30 €-ko 2 erosketa-txeke banatu ditugu apirileko eta maiatzeko parte hartzaileen artean:

Maiatzeko irabazlea 12 urteko neska izan dugu, Artea Bergara Agirre. Ugarren bizi da eta Remontibal ikastetxeko 6. mailara doa. Bere ahizpa Ura-rekin eta bere ama Intza-rekin etorri zen txekea jasotzera.

«Amama eta aitita» liburuarekin parte hartu du Maiatzean (Kalandraka argitaletxekoa). Irakurtzea gustatzen zaiola dio baina I.G.O. bezalako programek eta eskolan egiten ari diren “solasaldi dialogiko”ek ere irakurketa sustatzen laguntzen diotela esan digu.

Orain, egitasmoan parte hartzen duten Lizarrako Clarin, Ino edo Irrintzi liburudendetan erabili ahal izango du erosketa-txekea eta liburu gehiago erosi bere buruari edo maite duen bati oparitzeko.

Apirilean sariduna Maddi Etxebeste Eskisabel izan zen. Aurten, parte hartu duen lehendabiziko urtea da eta «Txanogorritxu eta otso beltxu» liburuaren fitxa atera da saridun.
Maiatzaren 4an, ostiralean, Maddi eta bere ama hurbildu ziren liburutegira. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek opari-txekea eman zioten. Pozik jaso zuen saria 7 urteko Lezaungo neska irakurzale honek.

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena