Garean euskaldunon elkarteak Kantuz Txiki egitasmoaren formatua berritu du. Haurrak protagonistak izan dira Kantuz saio honetan, musika, kantua (hemen Kantutegia PDFn), dantza, irriak eta txokolate goxoa! Lehen saioa martxoaren 15ean izan da eta hurrengo biak apirilaren 12an eta maiatzaren 24an 18:30ean Santiago Plazan.
Lehen saio honetan, joan den ostiralean, Santiago plazan abesten eta jolasten egon ostean txokolate beroa hartu zuten haurrek Bota Peñan; haurrek ondoren Zirko Tailerra baitzuten. Kantuz Txikin sortu zen giro apartaren erakusgarri honako minutu eta erdi eskaseko bideoa.
2019ko martxoaren 15ean Santiago plazan





