“Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimena dagoeneko ekuadorrera heldu da eta apirileko opari-txekea banatu du. Sariduna Maider San Martín suertatu da. Aurreko ostegunean Liburutegira hurbildu zen amak, anaiak eta lagun batek lagunduta. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek 30 euroko opari-txekea eman zioten.
Pozik jaso zuen saria 8 urteko Lizarrako neska irakurzale honek. Lizarra ikastolan 2. mailan ikasten du eta irakurle amorratua dugu. Mota guztietako liburuak gustukoak ditu baina azken bolada honetan “Nur”-ren eta “Kika supersorgina“-ren liburuekin zaletuta dagoela aitortu zigun.
Saria, “Marizikin” liburua irakurri ondoren bete zuen fitxarekin irabazi du eta opari-txekearekin beretzat eta bere 4 urteko anaia Ikerrentzat erosi behar ditu liburuak. Neska-mutil guztiak irakurtzera animatzen ditu, berak irakurriz gauza asko ikasten baitu eta ondo pasatzen duelako. Maiatzean zehar jarraituko du IGOk eskaintzen dituen abantailak baliatzen.
[…] aldiz, Villatuertako Ariane (2 urte) eta Lizarrako Maider (8 […]
[…] sarituak: Villatuertako Ariane (2 urte) eta Lizarrako Maider (8 […]