Lizarrako Nerea Sadaba “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren lehen sariduna

IGO maiatza
(Nerea Sádaba, erdian, apirileko opari-txekea jasotzen Liburutegian)

Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimena dagoeneko ekuadorrera heldu da eta apirileko opari-txekea banatu du. Sariduna Nerea Sádaba suertatu da. Aurreko asteazkenean Liburutegira hurbildu zen amak eta ahizpek lagunduta. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek 30 euroko opari-txekea eman zioten. Pozik jaso zuen saria 9 urteko Lizarrako neska irakurzale honek.

Lizarra ikastolan 4. mailan ikasten du eta irakurtzeko ez ezik judoa, gitarra, soinketa erritmikoa eta ingelesa egiteko beta aurkitzen du. Mota guztietako liburuak gustukoak ditu baina azken bolada honetan “Nur”-ren liburuekin zaletuta dagoela aitortu zigun. Saria, Castillo Suarez-en “Nobio bat nire amarentzat” liburua irakurri ondoren bete zuen fitxarekin irabazi du eta oso-oso garbi dauka opari-txekearekin erosi behar duen liburu bat nori oparituko dion.

Neska- mutil guztiak irakurtzera animatzen ditu, berak irakurriz gauza asko ikasten baitu. Irati eta Miren ahizpak ere parte hartu dute eta maiatzean zehar jarraituko dute IGOk eskaintzen dituen abantailak baliatzen.

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena