Aste honetan hamaika ekitaldi izanen ditugu Lizarraldean eta euskaraz. Hauetako batzuk benetan ikusgarriak Jule kale antzerkia edo Go!azen musikala kasu. Halere, badira hitzordu xumeagoak izanik ederrak direnak ere: Txillardegiren dokumentala eta Korriken erakusketa; Ekotaloen dastatzea; Gazte topagunea; Irriherriren Korrika Festa…
Ez ahaztu, halaber, Lizarraldean izan ez arren, Iruñeko hitzordua: Nafarroako bertso txapelketaren finala larunbat arratsaldean.
Txillardegiren dokumentala eta Korrika historikoen erakusketa
Asteazkena. 19:45. Fray Diego kultur etxea

Jule kale antzerkia
Osteguna. 18:30. Foru plaza

Ekotalo dastatzea eta Korrika arropa
Ostirala. 17:00>22:00. Olgarenea natur denda

Gazte topagunea: tailerra, aurkezpena eta kantautorea
Ostirala. 18:00. Sugarra gaztetxea

Irriherriren Korrika Festa
Larunbata. 17:00etatik. Lezaunen

Ipuinak Dantzan
Larunbata. 18:30. Lezaungo udaletxean

Go!azen musikalaren bi emanaldi
Igandea. 16:00 eta 18:00. Los Llanos Kulturagunean





