Manifestazioa: Euskara eskubidea. Ni mas ni menos

Motiboak ez zaizkio falta euskaltzaleari protesta egiteko. Zailtasunak dira beti D eredu berriak abiatzeko: gai honekin zenbaitek bultzatzen duten estrategia oldarkor eta gatazkatsua gainditzerik izan denean, sakoneko edozein aldaketak sortzen duen erresistentzia gainditzerik izan denean, eta proiektura nahikoa lagun batu denean, Hezkuntzatik etorri da azkeneko horma. Horren jakitun dira Mendigorriko gurasoak. Eta zenbat Mendigorri izanen dira azaleratzen ez direnak?

Murgiltzea baina, ez da 3 urterekin hasten, haur eskolan bertan hasten da, eta kasu honetan ez da etorri kolpea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza ataletik baizik eta Iruñeko Udaletik. Euskara eskaintzen duten haur eskolak erdira murriztu nahi baititu.

Bi horiek izan dira manifestaziora deitzeko azken motiboak, baina zerrendatzen hasiko bagina, askoz luzeagoa litzateke: urrian Euskararen dekretua edukiz hustu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, azaroan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia zentsuratu zuten Iruñean eta udal berberak publizitatea banatzeko modua aldatu zuen nabarmen kaltetuz euskal komunikabideak.

Aipatu gai askok Lizarraldeari ere eragiten diote, gainera, Nafarroan euskararen inguruan sortzen duten giro gatazkatsuak ez dio honen zabalkundeari mesede egiten. Horiek motibo nahiko ez balira, geurean ere islada izan du gatazka pizteko joera honek: Garean elkartea kexu agertu zen jada Lizarrako festetan urteak antolatzen zeramatzan kultur jarduera bat hirigunetik kanporatu zutelako, jai bezperako jolasak; azken San Andres ferietako kartela, bere txikitasunean, Udalaren jarreran erakusgarri izan zen, edo pertsona anonimoek seinale, kartel edota iragarkiak izorratu eta zirriborratu; Musika Eskolako lanpostuetan euskara atzerriko hizkuntzen pare jarri zuten… eta azkenekoa, otsaileko pailazoen emanaldia zentsuratu dutenekoa, kasu honetan hirigunetik ez, baizik eta hiritik bota zuen Udalak.

Ahotsa.info-n manifestazio deialdia:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena