Errotulagailuaren marra lodia ala lumaren lerro fina

Errotulagailuaren marra lodia ala lumaren lerro fina, Lizarran biak ala biak herritar euskaldunen mespretxurako tresna. Hizkuntza gutxitua eta hiztun gutxietsiak.

Aste hauetan Ega ondoko hirian ikusi ahal izan ditugu hamaika udal-bando eta hil-eskela errotulagailuz zirriborratu edota moztuak. Denek zuten komunean suntsitze selektibo izaera, hau da, euskarazko testuak zeuden moztuta edo zirriborratuta. Baina, bazuten beste gauza bat komunean, anonimotasuna.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, Udalak hartu duen azken erabakiarekin: Tamalez, ez da zeinu ezberdineko erabakia delako, baizik eta publikoa eta izen-abizenekin baizik. Udal musika eskolan lan egiteko, euskara atzerriko hizkuntzen pare, ingelesa, frantsesa eta alemanera jakiteak euskara bezain besteko pisua izanen dute.

Guraizeak zein luma finak, biek asmo dute euskara arrotz bilakatzea gure hirian. Hemen albistea Diario de Noticiasen eta hemen Diario de Navarran. Eta, jakina, ez da aurreneko aldia, “Ezinikusiaz ikustezin bilakatu nahi. Isiltasuna erantzun eza da ala hausnartua?” artikuluan 2018ko abenduko ezabatzeez aritu ginen, hala nola aurretik gertatutakoez.

Azken astean Udal bandoen euskarazko aldea zirriborratuta

Eta garai beretsuan…

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena