Zergatik ez Foru Plazan? Garean oharra

Jai bezperako jolasak 11 urtez Foruen plazan egon ondoren, aurten ekintza hori Los Llanosera eramatea erabaki du Udal gobernu talde berriak. Gareani galdetu gabe hartu dute erabaki hori. Gure harridura eta desadostasuna adierazi dugunean, ez entzunarena egin dute Kultura zinegotziak eta Alkate jaunak. Are gehiago, Foruen plazan mantentzeko eskatzen duen idatzia helarazi diegunean edo hala ez izatekotan, arrazoiak emateko eskatu diegunean, ez dute erantzunik eman. Egitarau ofiziala jaso dugunean jakin dugu erabaki irmoa zela. Guri galdetu gabe, guri entzun gabe. Zergatik ezin gara Foruen plazan egon?

Hori dela eta, honen berri ematearekin batera, ostegunean Jai bezperako jolasak Los Llanosen egin bitartean (19:00etan hasiko dira), Elkarteko bi kide Foru plazan izanen dira Gareanen pankartarekin, modu sinbolikoan bada ere Lizarrako erdigune sinbolikoa den horretan euskararen presentzia aldarrikatuz eta jakinmina duen orori azalpenak emateko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena