Gareanek urtero bultzatzen duen “Irakurri, gozatu eta oparitu” programa bere amaierara iritsi da. Aurtengo kanpainarekin akitzeko hemen dugu 2019ko maiatzeko irabazlea. Luisfer Etxeberria izan da saritua, “Gainbehera dator dena” liburuarekin. IGO programan urtero parte hartzen du eta irakurle klubeko partaide ere bada. Euskal idazleak irakurtzeaz gain, azpimarratzen du munduko literatura euskaraz irakurtzeko aukera paregabea dagoela ditugun itzulpen onei esker. Bere hitzetan, irakurtzea bidaiatzeko modu ona da. Luisferren hitz hauekin agur erraten diogu aurtengo kanpainari.
Azken urteotako zozketetako irabazleak honakoak izan ditugu:
- 2019ko sarituak: Antzingo Xabier Ibañez (7 urte) eta Lizarrako Luisfer (heldua).
- 2018ko sarituak: Ugarreko Artea (12 urte) eta Lezaungo Maddi (7 urte).
- 2017ko sarituak: Villatuertako Ariane (2 urte) eta Lizarrako Maider (8 urte).
- Eta 2016koak Lizarrako Nerea (9 urte) eta Lizarrako Maialen (4 urte).