Asteburu musikala

Badator uda eta horrekin batera, nola ez, udako jaialdiak. Egun osoko egitarau bi izanen ditugu larunbat honetan, batetik Lizarran Udafest jaialdia (hemen kartel osoa): honen erdigunea Los Llanos parkean izanen da, zehazki Kulturagune atzeko lorategietan, pasealekuan eta Inurri ondoan. Bertan izanen dira eguerdian artisau eta elkartasun txokoak, eta gauean Solstizio antzezlana. Azkenik, 17:00etatik aurrera kontzertuak izanen dira.

Bestetik, Deierriko Ugarren, Allotz urtegi ondoko aparkaleku berrian Aisialdia, Kultura eta Ingurumena jardunaldiak izanen dira (hemen kartel osoa): goizetik mahai eta jarduera anitz, eta arratsaldeko 17:30etik aurrera kontzertu aparta: Adarrots Folk taldea.

Azkenik, ostiralean Lizarrako Sugarra Gaztetxearen 23. urteurrena ospatzen hasiko dira, eta larunbatean 12:30ean “Gune autogestionatuak” mahaingurua izanen dute, Eztena, Errekaleor eta gehiagoren partaidetzarekin. Hemen Gaztetxearen urteurreuneko egitarau osoa.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena