Apirileko saritua IRAKURRI, GOZATU eta OPARITU programan

Gareanek urtero bultzatzen duen irakurketa kanpaina, “Irakurri, gozatu eta oparitu”, martxan da eta jada badugu aurtengo lehendabiziko saritua. Kanpaina honek, liburutegitik liburuak maileguan hartzera gonbidatzen ditu irakurzaleak. Aukeratutako liburua irakurtzea eta honi buruzko paper bat betetzea da parte-hartzeko egin behar den gauza bakarra. Maileguak hartu dituztenen artean bi zozketa egiten dira: bat apirilean parte hartu dutenekin eta bigarrena maiatzekoekin.

Apirileko saritua Xabier Ibañez izan da. 7 urte ditu eta Antzingo eskolan ikasten du. “Trena eta ilargia” liburuarekin parte hartu du IGO programan. Berak dio irakurtzea gustoko duela asko ikasten duelako. Orain, eskolan Egipto gaia lantzen ari dira eta irabazitako 30 euroko txekea probestuko du honi buruzko liburu bat erosteko.

Maiatzak 31 arte parte-hartzeko aukera dago oraindik ere. Animatu!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena