Lizarrako euskaltegiaren ordutegiak eta mailak

Lizarrako euskaltegiak 2018/2019 ikasturteko ikastaldeak, mailak eta ordutegiak jakinarazi ditu. Jarraian dituzue une honetan eskaintzen direnak, oraindik garaiz zaudete!

LIZARRAN BERTAN (Beinat Etxepare AEK euskaltegian)

  • Hasiera Mailako bi talde daude, goizez eta arratsaldez, txandaka lan egiten dutenendako aproposa beraz!
    • 9:30>12:00 (astelehen, asteazken, ostegun)
    • 18:00>20:30 (astelehen, asteazken, ostegun)
  • A1+ maila. 17:45>20:15 (astearte, asteazken, ostegun)
  • A2 maila. 18:30>21:00 (astelehen, asteazken)
  • A2+ maila. 15:00>16:30 (astelehen, astearte, ostegun, ostiral)
  • B1+ mailan hiru talde daude
    • 9:15>11:15 (astelehen, astearte, asteazken, ostegun). Txandaka joateko aukera.
    • 19:15>21:15 (astelehen, astearte, asteazken, ostegun). Txandaka joateko aukera.
    • 18:00>20:30 (astelehen, astearte, asteazken)
  • B2 maila. 15:00>16:30 (astelehen, astearte, ostegun, ostiral)
  • EGA/C1 maila. 19:30>21:30 (astelehen, astearte, asteazken)
  • Autoikaskuntza maila guztiak

LOS ARCOSEN A1+ maila 19:30>22:00, astelehen, astearte eta asteazkenetan.

LERINEN A1 maila 19:00>21:00, astelehen, astearte eta asteazkenetan.

Gogoratu, halaber, eskualdeko hainbat udaletan euskara ikasteko dirulaguntzak daudela eta aurten, aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuak ere eskainiko dituela.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena