Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntzak argitaratu ditu

Nafarroako Gobernuak helduek euskara ikasteko dirulaguntzen arautegia argitaratu berri du. Osotara 150.000 euro izanen dira gehienez, ehun mila 2018an banatuko dira eta soberakina 2019an. Diruz lagunduko dira era guztietako ikastaroak (presentzialak, barnetegiak, autoikaskuntza…) eta, ohiko baldintzak bete beharko dituzte onuradunek, besteak beste:

  • Nafarroan erroldatuta egon
  • 16 urte baino gehiago izatea
  • Gutxienez eskola orduen %80 bete izana

–Ikastaro presentzialak (barnetegiak barne):

  • 100/200 ordukoak, 80 € arte
  • 201/270 ordukoak, 140 € arte
  • 271/400 ordukoak, 180 € arte

–Autoikaskuntzako ikastaroak:

  • 100/189 ordukoak, 80 € arte
  • 190/250 ordukoak, 140 € arte

Eskaerak urriaren 31ra arteko epean egin behar dira.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena