Gero eta gehiago dira gure inguruan euskara ikasteko erraztasunak eskaintzen dituzten Udalak. Honela, eta iazkoaren moduan, Lizarra (eskaerak irailaren 28ra arte), Gares (eskaerak urriaren 15era arte), Deierri (urriaren 31ra arte), Villatuerta (irailaren 28ra arte), Mendigorria (irailaren bigarren hamabostaldian), Abartzuza (urriaren 31ra arte), Gesalatz (urriaren 31ra arte), Zirauki (urriaren 31ra arte), Biurrun-Olkotz (abenduaren 31ra arte) eta Jaitz (urriaren 31ra arte) udalek dirulaguntza eskainiko dute aurten ere.
Aurten udal berri batek eskainiko du laguntza ekonomikoa euskara ikasteko: Lezaun Udala. Honekin 6 dira jada Irantzu Mankomunitateko udalak helduen euskalduntzerako diru laguntzak ematen dituztenak.
[…] halaber, eskualdeko hainbat udaletan euskara ikasteko dirulaguntzak daudela eta aurten, aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuak ere eskainiko […]