Kotarro 62 kalean da

Aste honetan hasiko da Kotarro aldizkariaren 62. zenbakia banatzen. Oraingo honetan, zinema eta Gabonak izan dira protagonistak. Zinemaren aldetik, bi artikulu nagusi, lehena «Zinema Lizarran: Paragrafo baten garrantzia», non azken lau urteotako Lizarrako Los Llanos aretoetan proiektatu diren euskarazko (eta elebiko) filmak aztertu diren, eta bigarrena, Lizarrako Iratxe Perez Barandalla zinemagileari elkarrizketa mamitsua.

Horrekin batera, Gabonetako agenda, nobedadez beteriko Gabon-eguneko egitaraua, Euskaraldiaren III. edizioaren datuak Lizarran, eta Onintzeren «5 hitz» ataleko bigarren alea: «Herritik eta herriarentzat». Horrekin batera, ohiko foto-inkesta, komiki-banda, denborapasak..

Hemen Kotarro 62 PDFn eta hemen orain arteko aldizkari guztiak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena