Gabonetako agenda: musika, antzerkia, zinema…

Abenduaren 23an, Aritzalako (Deierri) Montalban Gizarte Etxean, «Legoteka eta Olentzerori gutuna» tailerra, 18:00etatik 19:30era. Adi! Izen emateak Irantzu euskara zerbitzuan abenduaren 20ra arte.

Abenduaren 24an Olentzerok eta Maridomingik bisitatuko gaituzte, goizez eta arratsaldez. Goizeko kalejira 12:00etan hasiko da Nabarreria plazan eta Santiago plazan amaituko da eguerdian. Arratsaldekoa, berriz, 18:00etan hasiko da zubi aldapatsuan eta iluntzera arte luzatuko da.

Abenduaren 28an, 18:00etan, «Altxor kutxaren bila» familia-antzezlana Los Llanos Kulturagunean, sarrerak online eskuragarri 3 euroan. Antzezlan honetan Galtzagorri eta Galtzabeltz pirata ausartek kontatuko dizkigute Patatapocha pirataren altxorra aurkitu arte mundu osoan zehar izandako abentura eta zoritxarrak. Kontinenteetako kultura-aniztasuna, ohiturak, hizkuntzak eta istorio asko ezagutuko ditugu. Eta haiek gidatuko gaituzte inoiz kontatu, abestu eta dantzatu dizuten altxorraren bilaketa zoroena eta dibertigarriena.

Eta zer egongo da altxor-kutxaren barruan? Urrezko txanponak? Bitxiak eta erlikiak? Ikusiko… Eva Azpilikueta eta Maitane Perez dira Galtzagorri eta Galtzabeltz piratak

Abenduaren 29an Sukaldaritza tailerra familian, Lezaungo elkartean, 17:30etik 19:30era. Ezinbestekoa izen ematea (Irantzu euskara zerbitzuan), 4 plaza baino ez ziren geratzen.

Abenduaren 30ean 21:00etan J. Martinaren kontzertua Sugarra gaztetxean, ate irekiera 20:30ean eta sarrera 3 euroan. J. Martina taldea Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute eta 2020an hasi ziren lehen abestiak sareratzen. Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten taldea eta estilo ugarri jorratzen dituzte. Berria egunkarian jaso bezala, «Krisialdi baten ondorioak pairatzen dabilen langile klaseko gazte batzuen bizimodutik eta arduretatik abestu nahi izan dugu. Gure belaunaldiarekin lotutako zerbait egin nahi genuen, momentu honetan kokatu ahal gaituena daukagun artearen, politikaren eta egoeraren aurrean».

Urtarrilaren 3an 17:00etan «Rabbit Academy, Pazko arrautzen lapurreta handia» animaziozko filma Los Llanos Kulturagunean, sarrerak 2 euroan online eskuragarri.

Max-ek bere helburua lortu du: lehen untxi kaletarra izango da Pazko untxiek beren maisu eskolan onartuko dutena. Berak eta lagunek nork bere super boterea aurkitu beharko dute, Pazkoa babesteko. Baina orduan inork espero ez zuena gertatu da: Pazko untxien ondasunik preziatuena. Urrezko arrautza, belztu egin da… eta horrek esan nahi du Pazkoa arrisku larrian dagoela! Izan ere, Leok, hiriko untxi-talde bateko buruak, Pazkoa hondatu nahi baitu, eta azeri familia bat engainatu du arrautza guztiak lapurtzeko. Max-ek aukera bakarra du Pazkoa salbatzeko: laguntza eskaini dion Ferdinand azeri txikiarekin indarrak batzea. Baina benetan fidatu ote daiteke untxi txiki bat azeri batekin? Agian etsaia besarkatzea da lagun bat egiteko modurik onena.

Urtarrilaren 4an, «Printzesa edo igela, nire aukera» ipuin kontaketa, 12:00etan Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena