Lizarraldeko euskaraldia batzordea ez dago geldi, iraila eta urri hasiera eromena izan dira. Ondoko argazki-sortan duzue egindako zenbaiten kronika laburra. Argazki bildumara jo nahi baduzue, hemen duzue.
Horrekin batera, aurreratzea urriaren 19ko ostiralean bi prestakuntza saio eskainiko ditugula Lizarrako Gazteriaren Etxean 19:00etan hasita, Ahobizi eta Belarriprestendako.
Irailaren 20an Lizarraldeko 11koa aurkeztu genuen
Irailaren 21ean Iruñeko Zentral Kafean Euskalerria irratian
Irailaren 22an Desioen Zuhaitza sortu genuen
Irailaren 26an Oteitzan aurkezpena
Irailaren 27an Villatuertan aurkezpena
Urriaren 4an Porrotxekin Allotzen (Umorea jarrera gisa) Argazkiak Beñat Hach Embarek-ek utzita

Urriaren 6an prestakuntza saioa jaso genuen Burlatan
Urriaren 6ko asteburuan Arellanoko gazte egunean
Urriaren 9an “BHI Lizarraldea”-ko ikasle eta irakasleekin




