Apirileko saritua IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI eta OPARITU programan

Gareanek urtero bultzatzen duen irakurketa kanpaina abian da eta jada ezagutu dugu gure apirileko irabazlearen izena. Egoi izan da saritua, “Bat Pat: Oihaneko Kong handia” liburuarekin. Liburutegia itxita egon arren, zorionez liburuz betea dute etxeko apalategia. Horietako anitz gainera euskaraz dira, beraz euskaraz irakurtzera ohitua dago aiegitar gaztea. Konfinamenduak irakurtzeko astia eskaintzen badu ere, aitortu digu irakurketa etxeko lanekin bateratzea ez dela lan batere erraza!

Oraindik ere maiatza osoan zehar parte-hartzeko aukera duzue. Etxean ahantzita duzun euskarazko liburu bat hartu eta gure formularioa bete bertzerik ez da egin behar. Oroitu liburutegia ireki orduko esperoan izanen duzula zure deskontu-txartela. Parte hartzen dutenen artean 30 euroko erosketa txekea zozketatuko dugu. Anima zaitez!

Hemen dituzue azken asteetan irakurritako hainbat liburu: apirilaren 13ra arte, 14tik 20ra bitartekoak, 21etik 23ra Liburuaren Eguna, eta 24tik 27ra irakurritakoak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena