Bertso Eskolaren bideo-bertsoa: Udaberria hemen daukagu

Azken Kotarro aldizkaria ezin izan zen paperean atera eta, hori dela eta, haren edukiak era digitalean argitaratu genituen. Argitaratzeko geratu zen, baina, bertso eskolaren kide den Josu de la Hoz-en bertsoa. Formatu berria ikusita, online eta ez paperean, eskatu diogu eskolako hiru kideri bertso hori bera grabatzeko, eta hemen duzue:

Bertsoa

Udaberria hemen daukagu
Negua joan da xuabe
Zuhaitzak loratzen hasi dira
Datari kasu egin gabe
Gripea ordezkatu digute
Corona da jaun ta jabe
Beldurra sartzen dabiltza baina
Erantzuteko prest gaude
Gizartearen baikortasuna
Aurre egiteko da klabe. (bis)

Ageda deuna ospatu genun
Gustatzen zaigun modura
Bertsoak, jana eta ardoa
Ez genun ukitu ura
Inauteritan festa eta algara
Alde batera tristura
Zahar eta gazte denok batera
Herri inauteriak gora!
Paganotik asko degu eta
ez gara igoko zerura. (bis)

Bertso eskolak prestatu ditu
Aurtengo hontan Bardoak
Bi saioetan bota ditugu
Jesukristoren bertsoak
Epaileei iruditu arren
Zein baino zein txarragoak
Harrotasunez burua tente
Ez gara ezkutatzekoak
Finala Lizarran denez etor
Bedi dituna gogoak. (bis)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena