Liburuaren egunean, irakurketa kanpainaren hirugarren asteko liburuak

Gaur, apirilak 23, ezohiko liburuaren eguna dugu. Aukera ezinhobea beraz, Lizarraldeko irakurketa kanpainara batu diren azken irakuzaleen hautuak erakusteko. Honakoa hirugarren astea dugu, lehen astean bederatzi liburu eta bigarren astean hiru liburu.

Gogoratu Gareanen irakurketa kanpaina maiatzaren 31ra arte luzatuko dela eta oso erraza dela parte hartzea etxetik bertatik:

  1. Irakurri etxean duzun euskarazko liburu bat, edo online eskuragarri daudenak.
  2. Formulario labur hau bete: https://labur.eus/2DWRe
  3. Konfinamendua amaitutakoan, %25eko deskontu-txartela emango dizuegu euskarazko liburu bat erosi ahal izateko Lizarrako liburu-dendetan. BERTAKO ekonomia bultza dezagun!

Jose Migelek Robert Swindellsen Kale gorrian irakurri du, etxegabeen arazoa gazteei plazaratzen dien eleberria. Bere hitzetan, “Oso interesgarria da, kalean jende asko ikustezin bizitzen dira…“.

Kikok Herman Melvillen Billy Budd, marinela irakurri du. Eta hasieran asko kostatu bazaio ere itzulpen honekin aitzina egitea “oso trikoa baita, itsaso eta ontziei buruzko hiztegi berezia zaila izan zait”, berehala, liburuak aurrera egin ahala “gero eta gustorako irakurri dut eta azkenerako istorio interesgarria gertatu zait.”

Estitxuk, aldiz, Uxue Alberdiren Jenis Joplin. Liburu ezaguna Lizarran bertako irakurkle klubak 2017an. Eta liburua zergatik gomendatu? Bada, “etxegabeen arazoa plazaratzen du gazteentzako nobela honek “Bere historian barrena erraz murgildu nauelako. Eta liburuan diotenaren aurka, nik ‘bere mina sentitzea’ lortu du. Konfinamenduko ordu hutsak ebasteko aproposa.”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena