Liburuzaleek hiru liburu gehiago irakurri dituzte

Gareanen irakurketa kanpainak aurrera darrai, lehenbiziko irakurzaleen ondoren, oraingoan aste honetako beste hiruren fitxak jaso ditugu, jarraian (ber)irakurri dituzten liburuak, baina horren aurretik, gogoratu urratsak:

  1. Irakurri etxean duzun euskarazko liburu bat, edo online eskuragarri daudenak.
  2. Formulario labur hau bete: https://labur.eus/2DWRe
  3. Konfinamendua amaitutakoan, %25eko deskontu-txartela emango dizuegu euskarazko liburu bat erosi ahal izateko Lizarrako liburu-dendetan. BERTAKO ekonomia bultza dezagun!

Jon Anderrek Toti Martinez de Lezearen Sorginen belarra irakurri du eta liburuaren nondik norakoak azaldu digu: “Inkisizioak Nafarroan egindako sorgin-ehizari buruzko liburua, bizitzan gertatzen diren gauzen azalpena bilatzeko modu desberdinak. Bertan bidegabekeria, krudelkeria, maitasuna, ohiturak nahasten dira.”

Pertsonaia nagusien aldetik, aldiz, “Protagonista zazpigarren alaba izateagatik arbuiatutako neska bat da, eta hark bizitako momentuak kontatzen ditu liburuak”. Baina, ez bakarrik, liburuak ere “Nafarroan jaio baina Gaztelan hezitako beste gizon batena kontatzen digu, inkisidore moduan Nafarroara itzultzen dena ‘sorginak’ deitutako haiekin bukatzeko, eta batez ere bere arazoen erruduntzat jotzen duen ‘sorginarekin’.”

Pilik Jon Arretxeren Beti iparralderantz liburua irakurri du: “Atzerriratzei buruz da, atsegina eta oso ulergarria. Gustora irakurri dut” komentatu digu. Liburu hau, nolabait, galdera bati erantzuna ematen saiatzen da: “Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz?”. Jarraian liburuaren aurkezpenaren pasarte bat:

Egoik, 11 urteko mutikoak, Bat Pat: Oihaneko Kong handia, Roberto Pavanellorena. Eta zergatik gomendatu? Bada, Egoik argi du: “Erraza delako irakurtzeko, polita delako eta abenturak daudelako.”

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena