Kotarro 64 kalean da

Kalean da Kotarro aldizkariaren 64 zenbakia eta edukiz betea gainera. Hala, batetik, elkarrizketa mamitsua egin diogu Uxue Alberdiri «Txikitatik izan dut literatura, hitza, hitzaren ederra, kantua, eskura» eta, ondoren Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuaren egoeraren berri eman dugu «Euskara zerbitzua egonkortu gabe Irantzu Mankomunitatean» artikuluan.

Sortzaileen ildoari jarraituz, Ander Solanori, Kotarro aldizkariko komiki-bandaren egileari elkarrizketa «Ander, Sei eta Ander Solano: hirukote bereizezina» eta Onintze Arrastiak 5 hitz atalerako ale berria ekarri digu: «Izpiek gorputza ukitzen dutenean» .

Kotarroren 64 zenbaki hau ere osatzen dute gure atal finkoek: Bertso-zutabea, denborapasak, komiki-banda, fotoinkesta eta, oraingo honetan, kontrazalean, baita «Emakumeen liburu beltza» artikulua ere.

Oraingo honetan komiki-banda bikoitza!

Hemen kotarro guztiak eta hemen Kotarro 64 PDFn.

Aurreko artikuluaEmakumeen liburu beltza
Hurrengo artikuluaNafarroako 200 gizarte eragilek eskatu dute euskararen ofizialtasuna