Ostegun honetan, urriak 18, Kontseiluak deialdia egina du tokiko udaletxe atarietan argazkia ateratzeko Behingoz euskara ofiziala mobilizazioarekin bat eginez. Argazki dealdia ez da Behingoz bultzatzeko egiten den lehen ekimena, besteak beste:
- Apirilean herritarren eskaera bilketa kanpaina abiatu zen
- Maiatza hasieran “Euskararen lege berrirako katebegia: 17 lagun Lizarrako lan-saioan“
- Maiatza amaieran ofizialtasuna eskatuz ehundaka herritarren eskaerak eraman ziren eskualdeko udaletara (Lizarra, Deierri, Villatuerta…)
- Urrian Lizarrako udalbatzak mozioa onartu zuen euskararen lege berria eskatuz eta urriaren 27ko mobilizazioara deituz
Hitzordua: urriak 18, 18:00etan Lizarrako udaletxe atarian. Animatu zuen udaletxeetan ere argazkia ateratzera.
Gainera, ez da lehen aldia ere Behingoz ekimena bultzatzeko argazkia ateratzen dela eskualdean. Hemen, besteak beste, musika taldeek, euskaltegiko irakasleek eta EH eguneko partaideek ateratakoak:
Zufiako La Korrontxa jaialdian Avui talde katalana 
Bolbora musika taldea

Bertako AEK euskaltegiko irakasleak

Euskal Herria eguneko partaideak

Lizarrako udaletxe atzeko plazan





