Lizarrako Udalbatzak euskararen ofizialtasuna eskatu eta urriaren 27ko mobilizaziora deitu du

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gidatuta, Behingoz ekimena martxan dugu Euskal Herrian eta, batipat, Nafarroan. Honen xedea da Nafarroak euskararen lege berria eskuratzea eta honek herritarren hizkuntza eskubideak aitortzea eta, hortaz, ofizialtasun izaera ematera euskarari.

Bide honetan hainbat mugarri izan dira, besteak beste, irailaren 29an “Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia edo urriaren 3an Nafarroako Lebegiltzarrean egin agerraldia Iruñean. Bigarren honetan Hizkuntza-eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen Kontseiluak. Proposamen honek zuzen-zuzenean edaten du bi iturritatik:

Lizarraldean, gainera, ekimena ez zaigu arrotza. Besteak beste:

Apirilean herritarren eskaera bilketa kanpaina abiatu zen

Maiatza hasieran “Euskararen lege berrirako katebegia: 17 lagun Lizarrako lan-saioan

Maiatza amaieran ofizialtasuna eskatuz ehundaka herritarren eskaerak eraman ziren eskualdeko udaletara (Lizarra, Deierri, Villatuerta…)

Oraingo honetan ekimen honen beste mugarri garrantzitsu baten berri eman dezakegu: Lizarrako Udalak ere euskararen lege berria eskatu du, atzo urriaren 4ko udalbatzan mozioa onartu dute ofizialtasuna eskatuz (mozio osoa albistearen amaieran). Aldeko 10 boto izan dira (EHBildu, Ahora-Orain, Geroa Bai), abstentzio bat eta aurkako 5 boto (UPN eta PSN).

Hurrengo etapa: urriaren 27ko mobilizazioa Iruñean. 17:00etan hiru lekutatik abiatuko dira beste hainbat zutabe.

NAFARROAK EUSKARA-LEGE BERRIA

AZALPENA
Urtetan, euskaldunok pairatu behar izan dugu gure hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa, Nafarroan, eta lurraldearen zati handi batean eskubideen aitortza eza. Horrela, euskaraz bizitzeko proiektuetan buru- belarri aritzeaz gain, euskararen garapenaren aurkako politikei aurre egin beharrean izan gara, gehiegitan. Hizkuntza-eskubideak herritarren oinarrizko eskubideak dira, baina Euskararen Legeak eskubideak bermatu baino mugatu egiten dizkie herritarrei. Euskaraz bizitzeko eskubidea tokiaren arabera baizik ez zaio aitortzen herritarrari:
− Gizarte kohesioaren aurka egiten du, tentsioak eraginez eta pertsonei bizimodua zailduz.
− Irudi txarra zabaltzen du gutaz, bazterkeria legez jasota duen komunitate bat aurkeztuz.
− Ez du euskararen garapena ahalbidetzen. Ez da dinamikoa, ez da gizartearen euskalduntzearekin batera eguneratu.

EUSKARAREN LEGE BERRIA EGITEKO AUKERA
Zailtasunak zailtasun, herritarron nahiak eta lanak ekarri gaituzte g–auden tokira, eta euskaraz bizitzeko ilusioa eta helburu hori lortzeko gogoa bizi-bizi daude. Hain zuzen, euskaraz bizitzeko herri gogo hori ere izan zen 2015ean gertatutako aldaketa politikoaren eragileetako bat.
Aurten, euskararen garapenaren aldeko aukera leiho bat zabaldu da Nafarroako Parlamentuan, Euskararen Lege berria egiteko ponentziaren bidez. Horregatik, abaguneak eskaintzen duen aukera baliatu behar du Nafarroako gizarteak, lege berri bat onduz egiazki eta efektiboki aitortu eta berma daitezen euskaldunon hizkuntza-eskubideak, behingoz.

ESKAERA

  1. Nafarroako Gobernuari euskara-lege berria era dezan eskatzen diogu: oinarri sendoak izango dituena, herritar ororen hizkuntza-eskubideak berdintasunean bermatuko dituena eta, euskara Nafarroa osoan ofizial izanik, gizartearen kohesioa bermatuko duena hizkuntzari etorkizun hobea eskainiz.
  2. Kontseiluak, urriaren 27rako, Iruñean deitu duen mobilizazioari sostengua eman eta herritarrak bertan parte hartzera animatu.
  3. Mozioa Euskarabideari, Kontseiluari eta Nafarroako Talde Parlamentario guztiei helarazi.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena