Urriak 19, ostiral hau, Ahobizi eta Belarriprest izateko prestakuntza saioak

Ostiral honetan lehendabiziko prestakuntza saioa eskainiko dugu Lizarraldeko Batzordeetatik. Euskaraldia ez da kanpaina huts bat, erronka pertsonaletatik hizkuntza ohituren eraldaketa kolektiboa bilatzen duen ekimena da: aldi berean, Euskal Herriko txoko askotan eta metodologia bera erabiliz.

Hizkuntza ohiturak aldatzea, beste edozein ohitura bezala, kosta egiten da. Horregatik datozen asteotan hainbat aholku jasoko dituzue sare sozialetan eta ekimenean izena ematean utzitako helbide elektronikoetan, eta horretaz gain, prestakuntza saioak eskainiko dizkizugu: ordubeteko tailerrak non Ahobizi edo Belarriprestei dagozkion arauak birpasatuko diren, esperientziak trukatu diren, gerta dakizkigukeen egoera ezberdinen zein elkarrizketa elebidunen entseguak edo simulakroak eginen diren…

Animatu eta etorri saio batera Ahobizi! Belarriprest! Ederki pasako dugu eta!

Hitzordua: Urriak 19, ostiral hau, Fray Diego Kultur Etxean 18:00etan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena