“Euskarari bidea, elkarrekin” kanpaina Lizarran: Norbanakoen eskaerak eta Mintegia

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bultzaturik, eta tokian tokiko euskalgintzak hauspoturik, Lizarran ofizialtasuna eskatzeko ekimena bultzatutzen hasi da. Hori dela eta, apirilaren 19an, osteguna, Santiago plazan agerpen publikoa egin zuten herritarrekin batera euskalgintzako kideek. Agerpen publikoaren argazki galeria. Diario de Noticias egunkariak ere tartea eskaini zion Lizarraldeko atalean agerraldiari: Piden la oficialidad del euskera para toda Navarra.

Bi bide jarraituko ditu ekimenak, batetik, ofizialtasuna eskatzeko sinadura bilketa eginen da maiatzaren 13ra bitarte. Berariaz prestaturiko eskuorrietan aukera izanen dugu norbanakook ofizialtasuna eskatzeko eta ikusten ditugun gabeziak nabarmentzeko: zerbitzu publikoen harreran ezin euskaraz egitea, aurrez aurre edota telefonoz; eraikin publikoetako edo bideetako errotulazioak eta seinaleak; inprimakiak, eskaera orriak, eta nortasun agiri ofizialak (Nortasun Agiria, Gidabaimena, Osasun txartela, liburutegiko txartela…) eta abar. Bildutako sinadurak Lizarrako Etxe-berria naturdendan, AEK euskaltegian eta Ikastolan utzi daitezke.

Bestalde, Nafarroan Euskararen Legea aldatzeko aukera aztertzeko bidea ireki da Legebiltzarrean. Aukera baliatuz, Nafarroan Euskararen Lege berria idazteko elkarlanean oinarritutako dinamika aurkeztu du Kontseiluak. Proposamen hori lantzeko, edukia lantzeko, herritarren “ekarpenak jasoko ditu hainbat mintegitan. Lege proposamenaren oinarria Parlamentuan aurkeztuko da“.

Nafarroan barrena lan-bilerak antolatuko ditu Kontseiluak herritarren ekarpenak jasotzeko, herri hauek Nafarroako gizartean dugun egoera soziolinguistikoen aniztasuna jasotzeko moduan aukeratu dira: Barañain, Elizondo, Lizarra eta Tutera. Hauetan, “Kontseiluko ordezkariekin batera, herritarrek ekarpenak” egin ahalko dizkiote Euskararen Lege berriari. Lizarrako hitzordua maiatzaren 4an izanen da.

#2dEmanEuskarari manifestazioaren kronika (2017/12/16an Iruñean):

Nafarroako hizkuntza zonifikazioaren azalpena:

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena