Zinema euskaraz “Maya erlea 2: ezti-jokoak”

Otsailaren 10 honetan, larunbata, film berri bat izanen dugu euskaraz: “Maya Erlea 2: Ezti-jokoak”. Lizarrako Los Llanos zinemek aurten eskaintzen duten bigarren filma euskaraz (ikusleen aldetik arrakasta handia: 139 lagun joan baitziren). Hemen sarrerak online, euskarazko saioa larunbata 10, 16:45ean.

Hemen EITBren Hiru3.com-en egindako sinopsia: “Oraingoan, Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin. Hori dela eta, bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko. Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia (tranpak tartean) egingo baitu hari irabazteko. Maya Erlea 2 filma Alexs Satadermann eta Noel Cleary zuzendarien azken lana da.

Eta hemen “Maya Erlea 2: Ezti-jokoak” trailerra:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena