Navarrorum erakusketa, otsailean Lizarran

Navarrorum erakusketa, Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea, Lizarrako Frai Diego kultur etxera ekarriko da, otsailaren 8tik 25era. Aukera aparta euskarak Nafarroan utzitako aztarnak ezagutzeko.

Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera 18:30 – 20:30
Larunbata 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 20:30
Igande eta jai egunetan 12:00 – 14:00

Euskara funtsezkoa izan da nafarren historian, baina badago besterik. NAVARRORUMek erakusten du, aldi berean, Nafarroa erdigunekoa izan dela euskararen munduan. Nafarren lurraldekoak dira, hain zuzen, Pirinioen hegoaldean euskaraz idatzitako lehen hitzak. Gaur Nafarroa den edo lehen Nafarroa izan den lurraldean ditu euskarak lehen esaldi idatziak, Erdi Aroko testurik luzeenak, lehenbiziko liburu inprimatua, hastapeneko itzulpenak, gramatika eta ortografia bateratzeko lehen saioak… Bai, historian barrena, euskara izan da Nafarroako esentzia kulturala eta Nafarroa izan da, Pirinioen bi aldeetan, euskararen mundua dinamizatu duen ardatza.

Bestalde, etxetik mugitu gabe ere baduzue erakusketaren azalpenak bideotan ikustea, hemen Navarrorum Linguan 6 bideoak (egitan 12, euskaraz eta gaztelaniaz baitaude). Jarraian duzue, erakusgarri, lehendabizikoa, Navarrorum erakusketa (I) – “Hizkuntza, bere aztarnan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena