Hasi dira jada etortzen euskarazko filmak Lizarrako zinemetara, aurrena haurrentzako “The jungle bunch: Oihaneko kuadrilla“ pelikula frantsesa. Hitzordua, larunbat honetan, urtarrilak 27, 16:45ean. Sarrera 5 €, online erosita 5,25€.
Sinopsia: “Maurice behar bezalako pinguinoa da… Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du…”
Albistea editatua: 139 lagun filme hau ikusten. Arrakasta.




