Udal hauteskundeetarako galdetegi laburra: Fran Moleon

Udal hauteskundeak gainean ditugu eta Lizarrako hautagaiei galdetegi laburra bidali diegu, Contigo-Zurekinek, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSN-k erantzun dute. Honako artikulu honetan Nafarroako Alderdi Sozialistako Lizarrako udalerako alkategaiaren erantzunak, Ibai Crespo zerrendakidearen bitartez.

Galdetegia:

  1. Lizarrak dituen arazoak eta beharrak kontuan hartuz, zer egingo zenuke alkatetza eskuratuko bazenute?
  2. Zein balorazio egiten duzue orain arte euskararen alorrean Udaletik egin diren politiken inguruan? Eta zer proposamen duzue 2023-2027 legealdirako?
  3. Kotarroren irakurleak euskaldunak dira, euskaraz jo nahi badute zuen udal taldearengana, norengana egin dezakete?

Fran Moleon Segura
Estella-Lizarrako alkatetzarako PSN-PSOEko hautagaia

1. Nafarroako Gobernuarekin elkartzea behar ditugun funtsezko inbertsioak desblokeatzeko, hala nola Osasun Etxea, Eguneko Zentroa, Iparraldeko Saihesbidea.

2. Lortu behar dugun gauzarik garrantzitsuena euskara eztabaida politikotik ateratzea da. Euskara ezin da udal taldeen artean jaurtitzeko arma izan. Euskara elementu kultural gisa zabaltzen jarraitzea proposatzen dugu, borondatezkotasunetik eta aukera berdintasunetik abiatuta.

3. Ibai Crespo Luna zinegotzia, baita Talde Sozialistako beste kide batzuk ere. Urte hauetan udal taldeak «Ahobizi / Belarriprest» kanpainaren bereizgarria jarri du udaletxeko bulegoaren kanpoaldean.

Galdetegia lau alderdik erantzun dute (zazpi aurkezten dira): Contigo-Zurekin-ek, EH Bilduk, Geroa Baik eta Nafarroako Alderdi Sozialistak erantzun dute.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena