Udal hauteskundeak gainean ditugu eta Lizarrako hautagaiei galdetegi laburra bidali diegu, Contigo-Zurekin-ek, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSN-k erantzun dute. Honako artikulu honetan Contigo Estella-Zurekin Lizarra zerrendako bigarrenaren erantzunak, Mikel Gonzalez-Etxeberri Peñagarikanorenak.
Galdetegia:
- Lizarrak dituen arazoak eta beharrak kontuan hartuz, zer egingo zenuke alkatetza eskuratuko bazenute?
- Zein balorazio egiten duzue orain arte euskararen alorrean Udaletik egin diren politiken inguruan? Eta zer proposamen duzue 2023-2027 legealdirako?
- Kotarroren irakurleak euskaldunak dira, euskaraz jo nahi badute zuen udal taldearengana, norengana egin dezakete?
Mikel Gonzalez-Etxeberri Peñagarikano
Estella-Lizarrako udalerako Contigo Estella-Zurekin Lizarra hautagaia
1. Erronka ugari ikusten ditugu, baina funtsezko proposamenak hauek lirateke: Hurrengo legegintzaldian sortzen den udal-lurzoru urbanizagarria, adibidez CANASAren orubea, alokairuko etxebizitza publikoa eraikitzera bideratzea, lehentasunez gazteentzat. Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko giza baliabideak handitzea. Bide garbiketa zerbitzuaren kudeaketa publifikatu amankomunatuz.
Egungo osasun-zentro kolapsatua lehenbailehen handitzea eta eraberritzea, gure ustez epe luzerako den Klaratarren proiektuari ekiten zaion bitartean. Autonomia pertsonala eta zahartze aktiboa sustatzeko udal programak bultzatzea eta garatzea. Los Llanosen eguneko udal-zentro bat sor dadin sustatzea. Auzoei arreta emateko eta haien hobekuntzaren jarraipena egiteko legegintzaldi-plana. Auzo-asoziazionismoari protagonismoa ematea.
Zeharkakotasuna landuko dugu genero-ikuspegia txertatuz udal-politika guztietan, arlo desberdinen arteko lankidetza eta koordinazioa indartuz, aukera-berdintasunaren printzipioari begira. Ura ondasun urria da. Klima aldaketa hor dago. Arazo horri aurre egiteko ekimenak sustatu eta babestuko ditugu. Haur eta gazteentzako udal-aisialdiko programa bat egitea.
2. Egia esan, azken lau urteotan udal-dinamikatik kanpo egoteak zailtasunak dakarzkigu horrelako balorazioak egiteko orduan. Horregatik, nahiago dugu etorkizunean zentratu.
Euskara gure hizkuntzetako bat eta guztion kultura-ondasuna den heinean, euskara indartu eta sustatu egin behar da, elebitasuna helburu duen erabilera normalizatu arte. Horretarako, udal plantillaren euskalduntze prozesuarekin jarraitzea, euskara arloari behar dituen baliabide ekonomikoak ematea, herritarren artean sentsibilizazio kanpainak egin eta hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntza dinamizatzeko.
3. Mikel Gozalez-Etxeberi Peñagarikanorengana.
Galdetegia lau alderdik erantzun dute (zazpi aurkezten dira): Contigo-Zurekin-ek, EH Bilduk, Geroa Baik eta Nafarroako Alderdi Sozialistak erantzun dute.