Udal hauteskundeak gainean ditugu eta Lizarrako hautagaiei galdetegi laburra bidali diegu. Osotara 7 alderdi aurkezten dira eta kontaktua eskuratu dugun guztiei bidali diegu galdetegi bera (seiri). Honako galdera hauei erantzun diote Contigo-Zurekinek, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSN-k erantzun dute:
- Lizarrak dituen arazoak eta beharrak kontuan hartuz, zer egingo zenuke alkatetza eskuratuko bazenute?
- Zein balorazio egiten duzue orain arte euskararen alorrean Udaletik egin diren politiken inguruan? Eta zer proposamen duzue 2023-2027 legealdirako?
- Kotarroren irakurleak euskaldunak dira, euskaraz jo nahi badute zuen udal taldearengana, norengana egin dezakete?
Galdetegia lau alderdik erantzun dute:
- Contigo-Zurekin: Mikel Gonzalez-Etxeberri.
- EH Bilduko Mikel Kolomo.
- Geroa Bai: Larraitz Trinkado.
- Nafarroako Alderdi Sozialista: Fran Moleon.
Zinegotzien euskara ezagutza Lizarrako udalean
Lizarrako udalean 17 zinegotzik ordezkatzen dituzte herritarrak. 1991ko legealditik hona 136 zinegotzi-aldi izan dira eta hamaika egoera. Artikulu honen azpian ikus daiteke azken zortzi legegintzaldietan izan den zinegotzi elebidunen ehunekoa.
Osotara 19,5 zinegotzi-aldi izan dira (kasu batzuetan legegintzaldi erdian ordezkatzen zen zinegotzia), hortaz ordezkarien % 14,3 izan da euskalduna. Kontuan hartu behar da estatistika honetan euskaraz ahoz komunikatzeko nahikotasun maila zuten ordezkariak jaso direla, ez, ordea, euskara ezagutza izan arren euskaraz normaltasunez komunikatzeko gai ez zirenak.