Udal hauteskundeetarako galdetegi laburra: Larraitz Trinkado

Udal hauteskundeak gainean ditugu eta Lizarrako hautagaiei galdetegi laburra bidali diegu, Contigo-Zurekinek, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSN-k erantzun dute. Honako artikulu honetan Geroa Baiko zerrendakidearen erantzunak, Larraitz Trinkadorenak.

Galdetegia:

  1. Lizarrak dituen arazoak eta beharrak kontuan hartuz, zer egingo zenuke alkatetza eskuratuko bazenute?
  2. Zein balorazio egiten duzue orain arte euskararen alorrean Udaletik egin diren politiken inguruan? Eta zer proposamen duzue 2023-2027 legealdirako?
  3. Kotarroren irakurleak euskaldunak dira, euskaraz jo nahi badute zuen udal taldearengana, norengana egin dezakete?

Larraitz Trinkado
Estella-Lizarrako udalerako Geroa Baiko hautagaia

1. Lizarra bizi, lan egin eta disfrutatzeko hiri bat izatea nahi dugu, eta hiritar guztiontzako nahi dugu, inor kanpoan utzi gabe. Horregatik dagoen lana mantendu eta berria sortzen jarraitu nahi dugu. Eta apustu sendoa egingo dugu Formakuntza Profesionaleko Campus-aren alde. Merkataritzari ere bultzada eman nahi diogu, hiriarentzako garrantzi handiko agente ekonomikoa baita. Erronka bezala dugu ere Osasun Etxe duina lortzea, eta gure populazioari doitutako etxebizitza parkea lortu nahi dugu. Eta disfrutatzeko hiri garbia, lorategi ondo zainduekin, auzo guztiak integratuz handitzen den Lizarra batean. Estella-Lizarra marka turistiko propioa bultzatu, «Cruce de caminos- Bidegurutzea», Lizarra kulturalki eta ondarearen aldetik oso aberatsa da. Eta guzti horri genero ikuspegi transbertsala emanez.

2. Uste dut euskararen egoera nabarmen hobetu egin dela aurreko gobernuekin alderatuta. Baina aurrerapauso txikiak dira, eta ez daude ziurtatuta, eta hori ikus daiteke behin eta berriro egon diren errekurtso judizialekin euskara meritu bezala egon zedin oposizioetan. Anbizioa dugu euskararekin, eta gure esku badago, Euskara Kontseilua periodikoki bilduko da, proposamen partehartzaileak egiteko eta Lizarran euskararen alde lan egiten duten kolektiboei entzuteko.

3. Nire taldean nirekin bertan jar daitezke harremanetan, eta euskaraz erosoago sentituko badira, ni prest egonen naiz beraien kezken berri jakin eta bideratzeko. Esan dugu anbizioa dugula euskararekin, beti egin dugu lan hizkuntza bultzatzeko, eta Udalean ere jarraituko dugu euskararen aldeko lanarekin.

Galdetegia lau alderdik erantzun dute (zazpi aurkezten dira): Contigo-Zurekin-ek, EH Bilduk, Geroa Baik eta Nafarroako Alderdi Sozialistak erantzun dute.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena