Kalean da Kotarro 65

Kalean da Kotarro aldizkariaren 65 zenbakia eta edukiz betea gainera. Hala, batetik, elkarrizketa mamitsu bana egin dizkiegu 94ko kintari, aurtengo gazteriaren festaren antolatzaileei, eta Ruper Ordorikari, asteazkenean gure artean izanen baitugu Bota Peñako kontzertuan. Sortzaileen bideari jarraituz, Onintze Arrastia kolaboratzailearen 5 hitz atalean ale berria dakargu: “Datorrenaz eta etortzekotan denaz“.

Bestalde, nabarmena da hauteskunde giroa, udal zein Foru, eta Kotarron horrek ere islada izan du. Hala, Lizarrako udalerako lau hautagaik inkesta laburra erantzun dute, azken hamarkadetako zinegotzi euskaldunen estatistika atera dugu eta etxera iritsiko zaizun publizitatearekin edo kalean ikusiko duzun horrekin autoinkesta egitea proposatzen dizugu, alderdien euskaltzaletasuna neurtzeko.

Kotarroren 65 zenbaki hau ere osatzen dute gure atal finkoek: Bertso-zutabea, denborapasak, komiki-banda, fotoinkesta…

Hemen Kotarro guztiak PDF formatuan eta hemen Kotarro 65 hau.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena