Lizarraldea BHI eta D eredua, borroka baten isla

Haurrak, helduak ez bezala, adinean gora egin ahala gaztetu egiten dira. Eta aldaketak ez dira soilik haien gorputzetan eta izaeran gertatzen, maiz, haien ibilbide akademikoan eta ikastokian ere izaten dira.

Lehen Hezkuntza amaitutakoan, hamabi bat urterekin, landa eskoletako haurrak Lizarrara “jaisten” dira; Remontibalgoek ikastetxea aldatzen dute; Ikastolakoek DBH osoa egin dezakete, baina azkenerako ere ikastetxea utziko dute eta, ondoren, biderik ohikoenak bi dira: Politeknikoa eta Lizarraldea BHI.

Lizarraldea BHIk, edo institutuak, hamabi urtetik aurrera hartzen ditu ikasleak eta DBHko lau mailak eta Batxilergoko biak eskaintzen ditu. Ikasle garraiatuak ditu Urbasa-Andia mendilerroan hasi eta Ebro ibaiaren ertzeraino, eta autobideari jarraituz, Vianako talaiatik Lorkaraino. Hau da, izena ongi merezia du, Lizarraldea BHI.

Euskararen aldetik, hizkuntza eredu guztiak eskaintzen ditu, baita murgiltze eredua ere, eta horrekin bada pasadizoa: Garesko eskolarekin batera, hau da Iruñerritik hegoaldera ireki zen lehen euskarazko eredu publikoa. Orain 30 urte pasako borrokaren isla dugu hori, eta arrakasta horri tamaina hartzeko, hona bi adibide: Lehena, Tafallan, gaur egun, Haur eta Lehen Hezkuntzan D eredu publikoa izan arren, oraindik ere Iruñera alde egin behar izaten dute Batxilergoa euskaraz egin nahi badute. Eta bigarrena, Elisabeth Eskisabel, lehenbiziko aldiz D ereduko irakasle bat baitugu Institutuko buru.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena