Liburu gomendioa: Gauez harrizko zubiaren azpian

Xabier Iabenen eskutik, liburu gomedioa: GAUEZ HARRIZKO ZUBIAREN AZPIAN, Leo Perutz (Itzultzaileak: J.M.
Olaizola Txiliku eta Joxe Mari Berasategi). ELKAR, 2019

Hamalau narrazio izanik ere, hari fin batek lotzen ditu denak, eta berez nolabaiteko eleberria
sortzen du idazle txekiarrak. Narrazioek bagaramatzate XVI. eta XVII. mendeetako Pragako
auzo judura eta Rodolfo II.aren gortera.
Hainbertze pertsonaia gogoangarriak biltzeaz gain, istorioek fabulaziorako gaitasun izugarria
erakusten dute.
Bertzalde, bereziki azpimarratzekoa da euskarazko itzultzaileek eginiko lan ederra. Hainbertze
pasartetan zirraragarria da Txilikuk eta Berasategik erdiesten duten bikaintasuna hizkuntzaren
aldetik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena