Kotarro 67 aldizkaria kalean da

Kalean da Kotarro aldizkariaren 67 zenbakia, 12 orrialde mamitsu: Kattaliren lorratzei segika, Lizarran urte luzez bizi izan zen euskal emakume sortzailea ezagutu dugu, eta bera omentzeko eta oroitzeko ekimenaren berri. Ez da, baina, Kotarro honetan ezagutarazi dugun emakume sortzaile bakarra, Ainhoa Urien Telletxeri elkarrizketa ederra egin diogu, Udalbiltzaren beka batekin sormen-lanean aritu baita Lodosaldean mugen kontzeptuaren inguruan.

Iragan hurbiletik, Katallin, oraina eta etorkizunera egin dugu, Ainhoa, baina baita iragan urrunago batera ere: Ekaitz Santaliziak Ameskoako aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman digu: Ameskoako euskaraz idatzitako testu zahar bat agertu da. Azkenik, Txokolipuinak programaren inguruko artikulua ikusle gisa parte hartu zuten gazte batzuen lekukotasunekin, denbora-pasak, bertso-zutabea, komiki-banda, foto-inkesta eta Onintze Arrastia kolaboratzailearen 5 hitz atalean ale berria dakargu: “Aisharen begiak“.

Hemen Kotarro guztiak PDF formatuan eta hemen Kotarro 67 hau.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena